9. Libk. 1. Zk. (2021): Hiri-soinuak: Musika, soinua eta gizartea
Paul Valeryk esan zuen, orain dela ia 100 urte, arte guztien artean musika dela gehien eskatzen dena, bizitza sozialean gehien murgilduta dagoena, bizitzatik gertuen dagoena. Hala, AusArten edizio berrian musikara eta oraingo zein iraganeko hiri-soinuetara hurbildu nahi dugu, hainbat hamarkadatan oso presentzia eta eragin handia izan baitituzte gure gizarteetan. Kultura eta aisialdiarekin duten lotura historikotik hasita, gazte-azpikulturen DNAren parte gisa, protestaren adierazpide gisa edo esperimentazio-espazio gisa, oraingo azken joera edo eszenetara iritsiz.
2017az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Bizkaiko campusean egiten diren Kantatzen duten Herriak KDH ('kantatzen duten herriak') jardunaldietan, musikaren gizarte-azterketarekin lotutako gaiak jorratzen dira, ez bakarrik diziplina akademiko desberdinetatik, baita esperientziatik eta esperimentaziotik ere. Ildo beretik, AusArt aldizkariaren ale honek planteatzen ditu hainbat gai: hiriko musika eta soinuei buruzko hausnarketa, eztabaida eta ikerketen sorta: gazteen azpikulturak eta haien ondorio artistiko, sozial, kultural, antropologiko, politiko, ekonomikoak...
Argitaratua: 2021-06-17