3. Libk. 1. Zk. (2015): Dantzari buruzko ikerketa (I)
Stephen Page koreografo australiarrarentzat dantza gizateriaren adierazpide zaharrena izango litzateke. Gaur egun, era batera edo bestera, arte-adierazpen guztiak biltzen dira bertan: pintura eta eskultura, dantzak dakarren plastikaren bidez; musika, lagun banaezina; interpretazioa, pertsonen jardunaren bidez; poesia, lirismo adierazkorrean; eta narratiba, istorio batean zehar. Arte guztiak antzinako diziplina artistiko batean harmonizatzen dira, baina aldi berean guztiz garaikidea da, eta horri buruz hausnartu eta ikertu beharra dago.
Argitaratua: 2015-06-30