5. Libk. 1. Zk. (2017): Galdera feministak ekoizpen artistikoaren alorrean
60-70eko hamarkadaz geroztik, “arte feministak” kategoria artistiko horri atxikitako gai politikoak planteatu izan ditu: diskurtso patriarkalak teoria eta praktika artistikoetan bistaratzea eta kuestionatzea (desitxuratzea); praktika artistikoa identitate transgeneroen bilaketan erabiltzea.
Eremu artistikora iritsitako ekarpen feministek eta horien iraupenak arreta berezia merezi dute “generoaz” diskriminazio estrukturaleko aldagai gisa -klase eta etniarekin batera- interesatzen direnentzat.
Argitaratua: 2017-06-29