6. Libk. 2. Zk. (2018): Disidentzia eta sistema, sistema eta disidentzia. Posible da gaur, oraindik ere, sistema praktika artistikoetatik kritikatzea?
Sinesten genuenean azken teknologiak eta sare digitalak tresna berriak izango zirela lankidetzarako, ahalduntze kolektiborako, kritikarako eta kontestaziorako, orduan ikusi dugu sistemaren egiturek erreakzionatu dutela eta gai direla sortutako aukera berriak euren helburu propioen zerbitzuan jartzeko.
Edward Snowden, Julian Assange, Chelsea Manning, Aaron Swartzen kasuek, eta hemendik hurbilago Valtònyc kasuak edo “Mozal Legea” deritzanak, garbi erakusten digute norainoko trebetasuna duen sistemak disidentzia ezabatzeko eta estigmatizatzeko. Betidanik, praktika artistikoen eremua, ustez autonomoak ziren espazio marjinal batzuetatik, gune baliagarria izan da nolabaiteko subjektibitate kritikoa, erresistentzia-espazioak eta borroka ideologikoa garatzeko. Orain, AusArt aldizkaritik planteatzen dugun galdera da ea artearen eremutik posible ote den, oraindik ere, disidentzia hori bideratzea; edo ea artea, sistemaren atala den neurrian, desadostasun forma oro ezabatzen laguntzen ari ote den.
Argitaratua: 2019-01-28